Gizartea -

Gallardonen erreforma

Jaurlaritzak abortuaren legea bete beharko du Madrilek onartzekotan

Izan ere, abortuaren legea, oinarrizko lege bat izanda, Eusko Jaurlaritzak "eskua sartzeko" tarte txikia izango duela adierazi du Darponek Legebiltzarreko kontrol saioan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak onartu du Espainiak abortuaren erreforma onartzen badu, Euskadik legea bete beharko duela. Izan ere, abortuaren legea, oinarrizko lege bat izanda, Eusko Jaurlaritzak "eskua sartzeko" tarte txikia izango duela adierazi du Darponek Legebiltzarreko kontrol saioan.

Sailburuak berretsi du Gallardon ministroak planteatu duen erreformaren aurka dagoela Jaurlaritza, eta ahalegin guztiak egingo dituela Euskadin ezarri ez dadin. Horrez gain, emakumeen eskubideak defendatze aldera, lanean jarraituko dutela adierazi du Osasun arduradunak, baina legeak ezarritako eremuaren barruan.

Jaurlaritzaren iritziz, abortuaren legea aldatzeko proposamena "atzerapauso handia" da, baina, Kongresuak onartu egiten badu, legea saihesteko ahalmen "mugatua" izango du Urkulluren Gobernuak.

Legeak oraindik aldaketak izan ditzakeela gaineratu du, eta legea zein izango den oraindik ez dakitela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua Albisteak gaur