Gizartea -
Haize-denboralea
Teilatuko xafla batzuk bota ditu haizeak Loiuko aireportuan
Brusela, Madril, Frankfurt, Paris eta Konpostelako bidaiak bertan behera utzi dituzte, atzo hegaldi horiek ez zirelako Loiuko Aireportuan sartu.
Erredakzioa
Normaltasuna bueltatu da Loiuko Aireportura, aste honetako haize denboralearen ondoren, nahiz eta gaur goizean bost hegaldi bertan behera geratu diren.
Brusela, Madril, Frankfurt, Paris eta Konpostelako bidaiak bertan behera utzi dituzte, atzo hegaldi horiek ez zirelako Loiuko aireportuan sartu, haizetearen ondorioz. Bidaiariei alternatibak eskaini dizkiete hegazkin-konpainiek.
Lisboara doan hegaldia normaltasunez abiatu da eta, haizearen barealdia dela eta, ez da aurreikusten bestelako arazorik gaur.
Atzo, haize-bolada indartsuen ondorioz, 21 hegaldi bertan behera gelditu ziren edo desbideratu zituzten Loiun.
Gainera, haize bortitzak aireportuko beira eta altzairuzko teilatuko xafla batzuk ere bota zituen. Arriskua saihesteko, irteerako gunea eta aurretik pasatzen den bidea itxita egon dira.