Gizartea -

Indarkeria matxista

Ertzaintzak eraso arrisku larrian dauden 325 emakume babesten ditu

Indarkeria matxista jasan duten emakumeak babesteko 4.647 espediente ireki ditu Ertzaintzak 2013an, eta 977 atestatu ireki dituzte urruntzeko agindua apurtzeagatik.

Ertzaintzak 4.700 emakume zaintzen ditu indarkeria matxistagatik

1:04

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 4.647 espediente ireki ditu indarkeria matxista jasan duten emakumeak babesteko. Horietatik, 325 erasoak jasateko arrisku handia edo berezia dute eta 43k eskolta dute.

Beltran de Heredia Eusko Legebiltzarreko batzordean izan da Gloria Sanchez sozialistak hala eskatuta. Ertzaintzaren Babes Unitatea iragan ekainean desagertu zen: ETAren mehatxatuei babesa emateaz gain, indarkeria matxistaren biktimei ere babesa ematen zien. 2013. urtearen erditik ari dira sistema berria erabiltzen, eta sailburua oso pozik agertu da horren martxarekin. Erasotzaileei kontrazaintza zerbitzuak ezinbesteko papera du.  Sailburuaren esanetan, 2013an 977 atestatu ireki zituzten urruntzeko agindua urratzeagatik. Biktimek eurek salaketa jarri ostean ireki dituzte atestatu horietako 418, eta mehatxatuak babesten zituzten agenteek salatu ondoren ireki dituzte gainerako guztiak.

Ertzaintzak 425 lagun atxilotu zituen iaz, emakumeen aurkako indarkeria kasuen harian, urruntze aginduak apurtzeagatik, aurreko urtean baino % 79 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintzaren albisteak