Gizartea -
Politkariak eta sindikatuak
Milaka pertsonak abortuaren legearen aurka protesta egin dute Madrilen
Manifestazioa hasi aurretik, hainbat alderdi politikoetako, sindikatuetako, emakumeen elkarteetako ordezkariek Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak dimisioa emateko eskatu dute.
Erredakzioa
Milaka pertsona bildu dira "Askatasunaren Trena" ekimenak Madrilen deitutako manifestazioan Aborturen Legearen aurka egiteko eta Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroaren dimisioa eskatzeko.
Manifestazioa 12:00etan hasi da, Atochan, Estatuko hainbat lekutatik manifestariak iritsi ostean. Erreforma gelditzearen eta emakumee eraabakitzeko eskubidearen aldeko oihuak egin dituzte.
Manifestazioa hasi aurretik, hainbat alderdi politikoetako, sindikatuetako, emakumeen elkarteetako ordezkariek Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak dimisioa emateko eskatu dute.
Elena Valenciano PSOEko idazkariorde nagusiak salatu du aborturen legea izan ordez "emakumeen, haien duintasunaren eta askatasunaren aurkako" legea dela. "Ezetz esango dugu", gaineratu du politikari sozialistak.
Gaspar Llamazares Asturiaseko Izquierda Unidako diputatuak ere hasiera ekitaldian parte hartu du. Llamazaresen ustez, legea "Erdi Arokoa, arkaikoa, da eta gizarteari eta emakumeei dogma erlijiosoa inposatu nahi die".
Cayo Lara IU koordintzaile federalak esan duenez, "40 urte atzera egitea izango den Gobernuaren ankerkeria honen aurrean, gizartea ez da isilik geldituko".
Atochatik atera den ekitaldian parte hartu dute UGT eta CC.OO sindikatuetako ordezkariek, Ines Sabanes Equoko bozeramaileak, Begoña Piñero Comadres elkarteko bozeramaileak eta Pilar Bardem aktoreak.
Agiria Kongresuan
Manifestazio jendetsuaren ostean, abortuaren eskubideen aldeko plataformek eta beste hainbat elkarte feministek legearen indargabetzea eskatzen duen eta Justizia ministroaren dimisioa eskatzen duen "Nik erabakitzen dudalako" izeneko agiria aurkeztu dute, Kongresuan.
"'Askatasunaren trena' ekimenaren helburua ez da Gallardonen legea hobetzea, erreforma indargabetzea eta Zapateroren Gobernuak ezarri zuen legera itzultzea bazik", esan du Piñeirok Kongresutik ateratzean.
300 emakume
Asturiasko emakume talde batek jarri zuen abian ekimena eta esparru ezberdinetako 300 erakundek baino gehiago biltzen dituen "Erabakitzeak libre egiten gaitu" plataforma madrildarraren babesa jaso zuen.
Estatuko eta beste zenbait herrialdetako milaka lagun elkartu dira Madrilen. Manifestazioaren ostean, abortuaren legearen erreformaren aurkako dokumentu bat erregistratu dute Diputatuen Kongresuan; eta arratsaldeko 15:00etatik aurrera asanblada ireki bat hasi dute.
Europa
Ehunka pertsonak protesta egin dute Europako hainbat hiritan, Parisen, Erroman eta Londresen, besteak beste, Espainiako Abortuaren Legearen aurka protesta egiteko eta emakumeen eskubideak defendatzeko.
Mobilizaziorik garrantzitsuenak Frantzian izan dira: izan ere, hogei bat hiritan protesta egiteko deialdiak egin dituzte (Bordeux, Marseille, Nantes, Strasbourg eta Tolosa). 80 emakumeen elkartek, alderdi politikok eta sindikatuk baino gehiagok antolatu dituzte ekitaldi horiek.
Gallardonen erantzuna
Alberto Ruiz-Gallardon Justizia Ministroak esan duenez, "PPren hauteskunde egitaraua ez betetzea, eta emakumearen eta oraindik jaio ez den umearen eskubideak bermatzea eragotziko duen irainik edo jarrerarik ez da egongo".
PPren Batzar Nazionaleko izan den "Justiziaren erreforma" eztabaidan egin ditu ministroak adierazpen horiek, eta biziaren eta haurdun dauden emakumeen eskubideak arautzeko beharra dagoela azpimarratu du.