Gizartea -
Erreforma
Rajoyren Gobernua malformazio kasuetan abortua baimentzeko prest dago
PPren barruan sortu diren eztabaidak sortu omen du aldaketa. Hala ere, abortua malformazio kasu larrienetara bakarrik mugatuko da.
Erredakzioa
Espainiako Gobernua prest dago fetuaren malformazio kasu larrienetan abortua baimentzeko.
El Mundo egunkariak Gobernuko eta Diputatuen Kongresuko iturriak aipatuta jakinarazi duenez, PP barruan sortu den eztabaidak eragin du aldaketa.
Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak bultzatutako abortuaren erreformak alderdikide askoren kritikak eragin ditu, eta horren aurrean Mariano Rajoyren Gobernuak amore eman duela gaineratu du hedabide horrek. Ondorioz, umekiaren malformazio kasu larrienetan abortua legezkoa izatea ahalbidetuko omen du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea