Gizartea -

Ekitaldia Santanderren

Rubalcabak 'indar guztiarekin' egingo dio aurre abortu legeari

PSOEren idazkari nagusiak "duintasunik ez" duen proiektua baztertu eta atzera egiteko eskatu dio Rojoyri.

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusia. Argazkia: Efe
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusia.
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusia. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusiak "duintasunik ez" duen abortu lege berria baztertzeko eta atzera egiteko eskatu dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari, Santanderren egindako ekitaldi batean.

PSOEren buruzagiak indarrean dagoen legea ez aldatzeko eskatu dio berriro Rajoyri, Kantabriako sozialistek egindako urte berriko bazkarian. Izan ere, "Europan Le Penek soilik txalotu du oso atzerakoia den" aurreproiektu hori, Rubalcabak gaineratu duenez.

Haren esanetan, Rajoyk "duintasunik ez" duen erreforma egin du eta "ez dio inporta" emakumeei eskubideak murriztea "eskuin muturrarekin adiskidetzeko".

"Emakumeek amatasunaren inguruan erabakitzeko eskubide osoa dutela aldarrikatzen dugu eta hori defendatuko dugu indar guztiarekin", erantsi du Rubalcabak 700 bat alderdikideren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua Albisteak gaur Rubalcaba albisteak