Gizartea -

2013ko datuak

Indarkeria matxista: Emakume bat hil dute 2013an Euskadin

Espainiako Estatuan 48 emakume hil dituzte. Tratu txarren aurkako telefonoak: 016 / 900 840 111.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indarkeria matxistak 48 emakume hil ditu 2013. urtean Espainiako Estatuan, horietako bat, Euskadin. Gainera, 42 adingabe umezurtz geratu dira.

Osasun Ministerioaren balantzearen arabera, 2013. urtean hildakoen kopuruak behera egin du, baina, hala ere, onartezina izaten jarraitzen du. 2012an 52 emakume hil zituzten; 2011n, 61; 2010ean, 73; 2009an, 56; 2008an, 76; 2007an, 71; 2006an, 69; 2005ean, 57; 2004an, 72 eta 2003an, 71.

Euskadiko hilketa maiatzean gertatu zen, Laudion (Araba). Orduan, 49 urteko gizon batek emaztea (26 urte) hil zuen.

Estatuko 48 biktimetatik, bat 16 urtez azpikoa zen; beste bat 18 eta 20 urte artekoa zen; hamaika 21 eta 30 urte artekoak ziren; hamazazpi 31 eta 40 urte artekoak; bederatzi 41 eta 50 urte artekoak; hiru 51 eta 64 urtekoak eta sei 64 urtez gorakoak.

Halaber, biktimetako % 21,3k baino ez zituzten salatu tratu txarrak, eta horietatik, % 14,9k babes neurriak zituzten.

Biktimetako % 44,6k harremana hautsi zuten bikotekidearekin, eta beste % 55,3 oraindik ere harremana zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea