Gizartea -

Abortuaren erreforma

Abortuaren kontra daudenak Herodesen parean jarri ditu Juan Cotinok

Erreformaren alde egin du Valentziako Gorteetako presidenteak. "Urtebetetzea sortu gintuzten egunean ospatu beharko genuke, eta ez handik bederatzi hilabetera".

Juan Cotino, Valentziako Gorteetako presidentea. Efe.
Juan Cotino, Valentziako Gorteetako presidentea. Efe.
Juan Cotino, Valentziako Gorteetako presidentea. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Cotino Valentziako Gorteetako presidenteak Abortuaren Legearen aurreproiektuaren alde egin eta "XXI. Mendean duela 2.000 urte Herodesek egindako gauza berbera egin nahi duten legegileak, epaileak eta medikuak egotea" deitoratu du.

Bere blogean eta ABC egunkarian argitaratutako artikulu batean, Cotinok ezkerreko alderdiak kritikatu ditu, "lege aurreproiektuaren, Gobernuaren eta Elizaren kontrako kanpaina" egiten ari direla salatu du. Horren harian, PPren Gobernuaren erreforma "fetua babesteko aurrerapauso nabarmena" dela azpimarratu du.

"Nori egiten dio enbarazu bizitzak? Emakume batek umea sortzen duen momentutik, gizaki txiki hori existitu egiten da, ez dago zalantza zientifikorik, ez da iritzien kontua", azaldu du Cotinok. Are gehiago, "urtebetetzea sortu gintuzten egunean ospatu" beharko genukeela esan du, "eta ez handik bederatzi hilabetera".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea