Gizartea -
Rajoyren balantzea
Rajoy: 'Abortuaren Lege berriak egoera modu orekatuan arautuko du'
Rajoyk esan du iragan ostiralean onartu zuten Abortuaren aurreproiektua 1985. urteko legearen norabide berean doala,
Erredakzioa
Abortuaren Legearen erreformak “egoera modu orekatuan” arautuko duela adierazi du gaur Mariano Rajoy Espainiako presidenteak.
Moncloan egin duen agerraldian, Rajoyk esan du iragan ostiralean onartu zuten Abortuaren aurreproiektua 1985. urteko legearen norabide berean doala. “Inork ez zuen bere hauteskunde programan iragarri, baina PSOEren Gobernuak 2010. urtean legea aldatu zuen”, gogoratu du.
Jose Maria Aznarren bi legegintzaldietan 1985ko legea indarrean egon zen. Abortatu ahal izateko hiru kasu aurreikusten zituela azpimarratu du Rajoyk: bortxaketa, amaren osasuna arriskuan egotea edota malformazioak. Azken baldintza hori ezabatu egingo du Gallardonen erreformak.
PPko zenbait kideren kritikengatik galdetuta, Rajoyk esan du zenbait gaietan iritzi ezberdinak pizten direla, “baina bai PPren barruan eta baita beste alderdi batzuetan ere”.
Alderdi popularreko diputatuei boto askatasuna emango dien galdetuta, ez du erantzunik eman.