Gizartea -

Abortuaren lege berria

EAEko PPk 'ez ditu gustuko' abortuaren erreformaren hainbat puntu

Estatu batek ezin duela "pertsonan bizitzan" esku hartu iritzi dio Borja Semperrek.

Borja Semper EAEko PPko bozeramailea. EiTB
Borja Semper EAEko PPko bozeramailea. EiTB
Borja Semper EAEko PPko bozeramailea. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Borja Semper EAEko PPko bozeramaileak aitortu duenez, abortuaren erreforman badaude "gustuko ez dituen" hainbat puntu. Gainera, lege berria bozkatzeko orduan, parlamentariek "nahi dutena" bozkatu ahal izateko deia egin du, "alderdiak ezin baitira sektak izan".

Gipuzkoako PPko presidenteak EFE agentziarekin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, ez du uste Estatu batek "pertsonen bizitzan" esku hartu behar duenik, baina, aldi berean, "babes gabe daudenen bizitzeko eskubidea bermatu" behar dela gaineratu du.

"Oreka da gakoa, emakume batek bere gorputzari eta bizitzari buruzko erabakiak hartzeko eskubidea errespetatu egin behar da, eta hori babes gabe daudenen babesarekin bateragarri egin", esan du.

Horren ildotik, Espainiako Gobernuaren erreformak malformazioen kasuan "hobetu" egin behar dela iritzi dio: "Bikote askok egoera dramatikoak bizi dituzte, mediku batek fetuak malformazioak dituela esaten dienean, eta bi medikuren iritzia eskatu behar izatea are zailagoa eta dramatikoagoa da".

Atzo, Iñaki Oyarzabal Eskubideen eta Askatasunen PPko idazkari eta EAEko PPko idazkari nagusiak esan zuenez, alderdia beste alderdiekin akordioak lortzeko "prest" dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea