Gizartea -
Ika-mika
Urkullu: 'Abortuaren Legea atzerapausoa da, ituna hausten duelako'
"Ez nago ados Abortuaren Lege berriaren aurreproiektuarekin eta ez dut ulertzen. Itun sozial zabal bat zegoen, eta orain hautsita dago. Atzerapausoa", azpimarratu du lehendakariak.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariak onartu du ez duela ulertzen Alderdi Popularrak sustatutako Abortuaren Legearen erreforma eta ez dagoela ados. Gainera, ohartarazi duenez, "atzerapausoa" da, ituna hausten duelako.
Twitterreko kontuan argitaratutako mezu batean lehendakariak esan duenez, "itun sozial zabal" bat zegoen gai honen inguruan eta deitoratu egin du orain "hautsi" izana.
"Ez nago ados Abortuaren Lege berriaren aurreproiektuarekin eta ez dut ulertzen. Itun sozial zabal bat zegoen, eta orain hautsita dago. Atzerapausoa", azpimarratu du lehendakariak.