Gizartea -

Abiadura Handiko Trena

Jaurlaritza eta Madril bilera egiten ari dira AHTaz hitz egiteko

2006tik bigarren aldiz elkartu da Euskal Y-aren Lanen Jarraipen Batzordea, eta Burgos-Gasteiz tarteko lanak izango dituzte eztabaidagai, zati horretan AHTa ez egitea aztertzen ari baitira.

AHTaren lanak. Argazkia: EiTB
AHTaren lanak.
AHTaren lanak. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilera egiten ari dira gaur Madrilen Abiadura Handiko Trenaz hitz egiteko Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua. 2006tik bigarren aldiz elkartuko da Euskal Y-aren Lanen Jarraipen Batzordea.

Bilera horren atarian, Jaurlaritzak aitortu du dezente atzeratuko dela Abiadura Handiko Trenaren egitasmoa Euskal Autonomia Erkidegoan, 2018tik harago behintzat bai, eta Espainiako Gobernuari bota dio atzerapenaren errua Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak.

Jaurlaritzaren esku dauden Gipuzkoako zatiaren lanak, aurreikusi bezala, 2016rako prest izango direla berretsi du Ana Oregik, baina Madrilgo Gobernuaren esku daudenak kolokan daude, eta horien inguruan azalpenak eskatuko ditu gaurko bileran Jaurlaritzak.

Besteak beste, Gasteiz eta Burgos arteko lotura dago zalantzan. Gaur El Correok zabaldu duenez, Espainiako Gobernuak dagoeneko jakinarazi dio Jaurlaritzari Gasteiz eta Burgos arteko lotura ez dela Abiadura Handiko Trenaren bidez egingo.

Gainera, Frantziako Gobernuarentzat ez da lehentasuna, eta Iparraldeko lotura atzeratu du. Hala ere, Ana Oregik ez du uste AHTa "uharte moduan" isolatuta geratuko denik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea