Gizartea -

Eroskiren mendeko ekarpenak

Laboral Kutxa zigortu dute eta bezero bati dirua itzuli beharko dio

Horrela, Eroskiren finantza-ekarpen subordinatuetan egindako inbertsioa (14.800 euro) itzuli beharko dio entitateak bezeroari, Arabako Lurralde-auzitegiak zigortu duelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Lurralde-auzitegiak Laboral Kutxa zigortu du. Horrela, Eroskiren finantza-ekarpen subordinatuetan egindako inbertsioa (14.800 euro) itzuli beharko dio entitateak bezeroari. Interesak (3.300 euro), ostera, bezeroak bankuari bueltatu beharko dizkio.

Epailearen aurreneko erabakia berretsi du Auzitegiak. Produktuaren publizitatea "engainagarria" zela esan zuen epaileak.

Gasteizko epaitegiaren erabakiaren zati bat baieztatu du Auzitegiak. Epaitegiak bankua dirua itzultzera zigortu zuen martxoan, produktuaren informazioa "partziala eta okerra" zelako eta horrek 2007an sinatutako kontratua bertan behera uzten zuelako.

Ebazpen judizialaren aurka kasazio helegitea aurkezteko 20 eguneko epea dute aldeek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea