Gizartea -

Salaketa kolektiboa

Eroskiren eta BBVAren mendeko ekarpenen epaiketa, urtarrilean

Epaileak baztertu egin du BBVAk egindako eskaera: 71 salatzaileek epaiketan deklaratzea. Epailearen ustez, ez da beharrezkoa guztiek deklaratzea, eta bostek bakarrik egin beharko dute.

Guztira, 71 pertsonak aurkeztu dute salaketa kolektiboa. Efe.
Guztira, 71 pertsonak aurkeztu dute salaketa kolektiboa. Efe.
Eroskiren eta BBVAren mendeko ekarpenen epaiketa, urtarrilean

1:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eroskiren eta BBVAren mendeko ekarpenen kontrako epaiketa urtarrilaren 21-22rako deitu du Bilboko Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak. Salaketa Bankuen, Aurrezki Kutxen eta Aseguru-etxeen erabiltzaileen elkarteak (Adicae) jarri zuen.

Ahozko saioaren data astelehen honetan egindako epaiketa aurreko saioan erabaki dute. Gaur egun, 71 pertsona daude salaketa kolektiboan sartuta.

Epaiketa aurreko saioa atzeratu egin zuten iragan ekainaren 11n. Epaileak horrela erabaki zuen aldeen artean itunik sinatzeko aukerarik zegoen eta Adicaek jarritako salaketaren ondorioak konpontzeko modurik zegoen ala ez aztertzeko.

Ekainean salatzaileak 73 ziren, eta astelehen honetan, aldiz, 71, baina ez dute argitu finantza erakundearen eta banakakoen arteko akordioren bat lortu izanak eragin duen murrizketa hori.

Testigantzak

Jarraian, epaileak baztertu egin du BBVAk egindako eskaera: 71 salatzaileek epaiketan deklaratzea. Epailearen ustez, ez da beharrezkoa guztiek deklaratzea, eta bostek bakarrik egin beharko dute.

Epaiketan BBVAko eta Eroskiko ordezkari legalak, zuzendariak eta kudeatzaileak izango dira, BBVAko Balioen arduradunarekin batera. Halaber, salatzaileak ez diren eta ekarpenak erosi zituzten bost pertsonaren deklarazioa onartu du epaileak, Adicaek eskatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroski albisteak