Gizartea -

Zaporezko tabakoa

Zaporezko tabakoa debekatzea onartu du Europako Ganberak

Zaporezko tabakoa 2016. urtetik aurrera debekatuta egongo da, eta mentoldunak, 2021. urtetik aurrera.

Europak tabakoaren lege berri onartu du, kontsumoa murrizteko

1:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Ganberak gazteenei zuzendutako zaporezko tabakoa debekatzea onartu du. Halaber, osasun oharrak handitzeko baimena eman du, zigarro paketeen %65 har ditzaten.

Erabaki horren ostean, txokolate eta bainilla bezalako zaporezko tabakoa 2016. urtetik aurrera debekatuta egongo da, eta mentoldunak, 2021. urtetik aurrera.

Bestalde, zigarreta elektronikoen inguruan inolako araudirik ez dagoela eta, horiek legeztatzeko proposamena egin du Europako Ganberak. Zigarreta horien fabrikatzaileek sendagaiak diren ala ez azaldu beharko diete agintariei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea