Gizartea -

HONDARRIBIKO ALARDEA

Diputazioa, Arartekoa eta Emakunde, Jaizkibelen alde Hondarribian

Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiak, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eta Julia Hernandez arartekoaren ondokoak bertatik bertara helaraziko diote babesa konpainia mistoari, igandean.

Diputazioak, Arartekoak eta Emakundek Jaizkibel konpainia babestuko dute. Argazkia: Efe.
Diputazioak, Arartekoak eta Emakundek Jaizkibel konpainia babestuko dute. Argazkia: Efe.
Diputazioak, Arartekoak eta Emakundek Jaizkibel konpainia babestuko dute. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusia izango du buru Aldundiak igandean Hondarribira, Alardean Jaizkibel konpainia mistoa babestera, bidaliko duen ordezkaritzak. Arartekoa eta Emakunde ere Gipuzkoako herrian izango dira, babesa bertatik bertara erakusten.

Foru erakundeak ohar batean adierazi duenez, "euskal erakunde guztiek Hondarribiko Alardean berdintasunarekin konpromisoa dutela erakutsi behar dute ezinbestean", eta elkarrekin lan egin behar dute "eskubide horren inguruko zalantzarik onartzen ez duen egoera batera" heltzeko.

Laura Gomez Berdintasun zuzendariak –Garitanorekin batera izango da jaian- Jaizkibel konpainia mistoari "esker ona" erakutsi dio, eta haientzako "errespetua" eskatu du.

Bestalde, Arartekoak Hondarribiko Alardeko gatazka oraindik konpondu gabe egotea deitoratu du, ohar batean. Izan ere, "emakumezkoek jaiko ekitaldi nagusian parte hartzeko eskubidea ote duten zalantzan jartzen da oraindik".

Horrez gain, Izaskun Landaida Emakunderen zuzendariak ere Jaizkibel konpainiaren desfilea bultzatuko du igandean, eta erakunde publikoen eginbeharrak hartu ditu hizpide: "Legez, hala nahi duten emakumeek gizonezkoek bezala ospakizun horretan parte hartu ahal izateko oztopoak ezabatu eta beharrezko neurriak ezarri behar dituzte".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea