Gizartea -

Nóos auzia

Camps eta Barberá inputatzea eskatu du Fiskaltzak

Valencia Summit ekitaldia antolatzeko Nóos institutua kontratatu zutenean irregulartasunak eta delitu zantzuak egin ziren argitu nahi ditu Ustelkeriaren Kontrako Fiskaltzak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak Francisco Camps Valentziako Autonomia Erkidegoko presidente ohia eta Rita Barberá Valentziako alkatea inputatzea eskatu dio Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiari, Valencia Summit ekitaldia antolatzeko Nóos institutua kontratatu zutenean irregulartasunak eta delitu zantzuak egin ziren argitzeko.

Nóos auzia bideratzen ari den epaileak, José Castrok, arrazoitutako azalpenen aurrean alegazioen idatzi bat aurkeztuko du gaur ministerio publikoak. Castrok, Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiak instrukzioa bere gain hartu behar zuela, proposatu zuen maiatzean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea