Gizartea -
Bake-foroak
Munillak botere morala kendu die biktimak baztertzen dituzten foroei
Donostiako gotzainak "bakea hitzaren balioa ez gutxiestea, ezta manipulatzea ere" eskatu du.
Erredakzioa
Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak ostegun honetan esan duenez, terrorismoaren biktimak baztertzen dituzten bake-konferentziek "ez dute beharrezko botere moralik".
Munillak adierazpenok egin ditu gaur, Donostiako jaietako egun handian, emandako mezan, Donostiako Santa Maria basilikan.
Hitzaldian, bakeari buruzko elkarrizketak "terrorismoari, eta edozein indarkeria motari kondena zehatz bat jarrita hasita eta amaituta bakarrik" duela zentzua nabarmendu du gotzainak.
Biktima eta indarkeria mota asko egotea "ezin da distrakzio era bat bezala erabili, bakoitzari berak sortu duen damua eta barkamen eskaera egiteko obligazio morala askatzeko, edota konplize izan denagatik".
Munillak hausnarketa hauek Donostia "bakeagatik egindako hainbat konferentzientzako eta ekimenentzako" hautatu dutelako egin ditu. Halaber, "bakea hitzaren balioa ez gutxiestea, ezta manipulatzea ere" eskatu du.