Gizartea -

Bilboko Aste Nagusia 2013

Arazoak alde batera utzi eta jaiez gozatzeko deia egin du txupinerak

"Guztioi falta zaigu norbait, guztiok dauzkagu arazoak, baina jaiak disfrutatzeko dira", esan du Jone Artolak. Bilboko Aste Nagusia abuztuaren 17an hasiko da.

Bilboko jaiak hilaren 17an hasiko dira.
Bilboko jaiak hilaren 17an hasiko dira.
Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera aurkeztu dituzte

3:54

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jone Artola Bilboko Aste Nagusiko aurtengo txupinera eta Txori Barrote konpartsako sortzaileak arazoak ahazteko eta jaiaz disfrutatzeko deia egin du. Bilboko jaiak "herrikoiak eta parte-hartzekoak" direla azpimarratu du, abuztuaren 17tik 25era Bilbora gerturatzen direnei zabalik.

Artola astearte honetan aurkeztu dute Iraia Iturregi pregoilariaren eta Athleticeko kapitainarekin batera. Aurkezpena Bilboko Udalan egin dute eta bertan Itziar Urtasun Jaietako Batzordeko zinegotzia eta Itziar Villafañez Bilboko Konpartsetako bozeramailea egon dira, besteak beste.

Jaiak abuztuaren 17an hasiko dira, 19:00etan, Marijaia Arriaga Antzokiko balkoira ateratzen denean. Balkoian egotea "ohorea" dela adierazi dute txupinerak eta pregoilariak.

"Jaiak parte hartzeko dira, eta ondo pasatzeko. Guztioi falta zaigu norbait, guztiok dauzkagu arazoak, baina jaiak gozatu egin behar dira", esan du Jone Artolak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea