Gizartea -

Erregearen familia

Cristina infanta Suitzara joango da bizitzera, Urdangarin gabe

Gaur egun, Cristina La Caixa Fundazioaren Nazioarteko sailean ari da lanean. Bitartean, Dukea Suitzara joango da noizean behin bisitan, baina Bartzelonan bizitzen jarraituko du.

Cristina Infanta, familiarekin. Argazkia: eitb.com
Cristina Infanta, familiarekin. Argazkia: eitb.com
Cristina Infanta, familiarekin. Argazkia: eitb.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina infanta Genevara joango da bizitzera bere seme-alabekin, La Caixa Fundaziorako egiten duen lanak hala behartuta. Bere senarrak, berriz, Bartzelonan bizitzen jarraituko du, bikotearen inguruko iturriek azaldu dutenez.

Espainiako erregearen bigarren alabak Bartzelonatik alde egingo du bere lau seme-alaben konpainian. Juan Valentin, Pablo Nicolas, Miguel eta Irenek Genevan hasiko dituzte datorren urteko ikasketak.

1993az geroztik, Cristina La Caixa Fundazioaren Nazioarteko sailean ari da lanean. Infantak Nazio Batuek hiriburu horretan dituzten egoitzak aprobetxatuz programa ezberdinak gestionatu eta koordinatzeko ardura izango du, Fundazioak komunikatu batean azaldu duenez.

Urdangarin Bartzelonan geratuko da

Bitartean, Dukea Suitzara joango da noizean behin bisitan, baina Bartzelonan bizitzen jarraituko du, bere aurka martxan jarritako prozesu judiziala gertutik bizi nahi duelako. Iturriek azaldu dutenez, Urdangarinek hainbat bisitaldi egingo ditu Bartzelonatik Suitzara, baina ez du etxez aldatzeko asmorik.

Nahiz eta oraindik ez duen egoitzaz aldatzea debekatzen dion kautelazko neurririk, Palmako Dukeak Bartzelonan jarraitzea nahiago izan du. Etxez aldatzea nahi izango balu, epaitegian eskatuko beharko zuen baimena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Urdangarin albisteak