Gizartea -

Garoñako zentral nuklearra

Jaurlaritzaren ustez, Garoña ez dute behin betiko itxiko

Garoña larunbat honetan itxiko badute ere, Industria Ministerioak horren bideragarritasuna aztertzen jarraituko duela nabarmendu du, zentrala berriro martxan jartzea erabat baztertu gabe.

Garoñako zentral nuklearra.
Garoñako zentral nuklearra.
Garoñako zentral nuklearra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako sailburuak uste du Garoñako zentral nuklearraren itxiera ez dela behin betikoa izango. "Nuclenorrentzat errentagarria denean, berriro jarriko dute martxan", ohartarazi du.

Tapiak azpimarratu duenez, enpresak berak eta Espainiako Gobernuak inoiz ez dute argi utzi biharko itxiera "behin betikoa" izango den, zentrala berriro martxan jartzea ez baitute erabat baztertu.

"Ez dut uste zentral hori behin betiko itxiko dutenik. Bertan behera gera liteke, eta, momentu jakin batean, errentagarria denean eta Nuclenorrek inbertsioak egitea onartzen duenean, berriro zabaldu", adierazi du sailburuak.

Ixteko prozesua

Industria Ministerioak Garoña itxiko zutela iragarri zuen ekainaren 19an, Nuclenorrek ezin izan dituelako zentrala ustiatzeko luzapena eskatzeko epe legalak bete.

Jose Manuel Soria ministroak azaldu duenez, erabakia aztertzen ari dira, ez baitute segurtasun arazoek eragin, arrazoi ekonomikoek baino.

Ministerioak Garoña ixteko emandako agindua bihar, uztailaren 6an, publikatuko dute Estatuko Aldizkari Ofizialean. Hala, hiru urte iraun ahal duen prozesua abiatuko da.

Denbora tarte horretan, zentrala desegin eta Enresa enpresa publikoaren alde aldatuko dute horren titulartasuna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea