Gizartea -

Osasun arazoak

Azkunari senda-agiria eman diote ospitalean 10 egun egon eta gero

Bilboko alkatea hilaren 1ean joan zen Basurtuko ospitalera ondoezik zegoelako, eta ordutik bertan egon da.

Iñaki Azkuna.
Iñaki Azkuna.
Iñaki Azkuna.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Azkuna Bilboko alkateari senda-agiria eman diote osasun arazoengatik 10 egun Basurtuko ospitalean egon eta gero; aurreko ebakuntza batek eragindako zailtasunengatik.

Dagoeneko bere etxean dago baina oraindik ez dute zehaztu noiz itzuliko den lanera.

Aste honetan Alkateen Mundu mailako Biltzarra egingo dute Bilbon, eta besteak beste, Asturiaseko printzea eta mundu osoko 50 alkate baino gehiago egongo dira. Oraindik ez dakite Azkuna bertara joateko sendatuta egongo ote den.

Azken asteetan Basurtuko ospitalean egon da. Maiatzaren 6an giltzurruneko eta aurretik zituen beste osasun arazo batzuengatik ospitaleratu zuten.

Bilboko Udalak jakinarazi zuenez, ebakuntza horrek ez zuen alkateak 2003tik duen minbiziarekin zerikusirik. Azken arazo horregatik ere hainbat tratamendu jaso ditu.

Azken ebakuntzaren ostean, maiatzaren 28an senda-agiria eman zioten, baina hilaren 1ean berriro itzuli behar izan zuen ospitalera. Ordutik egon da bertan eta hainbat froga egin dizkiote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Azkuna