Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakundek gogor salatu du Bilboko gimnasio batean izandako erasoa

Gainera, gizartearen inplikazioa eskatu du, "gizonak emakumeen jabe izan daitezkeenaren eta emakumeekin nahi dutena egin dezaketenaren ustearekin amaitzeko".

Izaskun Landaida Emakundeko presidentea. Artxiboko irudia
Izaskun Landaida Emakundeko presidentea. Artxiboko irudia
Izaskun Landaida Emakundeko presidentea. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakundek gogor salatu du atzo Bilboko gimnasio batean emakume batek jasan zuen "jipoi izugarria", eta indarkeria matxistarekin amaitzeko gizartearen eguneroko inplikazioa eskatu du.

Horrelako erasoen aurrean gaitzespenak garrantzitsuak direla esan du Emakundek, baina, horrez gain, berdintasunaren aldeko urratsak egunero ematea ezinbestekoa dela azpimarratu du. "Hori izango litzateke indarkeria matxistari aurre egiteko ezkutu sozial eraginkorrena", erantsi du ohar batean.

Emakunderen iritzian, "herritar guztien inplikazioarekin bakarrik lortuko dugu baloreak aldatzea eta berdintasunean oinarritutako gizartea sortzea, emakumeen aurkako indarkeria amaituta".

"Gizartearen eguneroko inplikazioarekin soilik lortuko dugu gizonak emakumeen jabe izan daitezkeenaren eta emakumeekin nahi dutena egin dezaketenaren ustearekin amaitzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea