Gizartea -
Noos auzia
Cristina infantak Ogasunari iruzur egin ote dion ikertuko du epaileak
Jose Castro epailea Francisco Campsen eta Rita Barberaren inputazioa prestatzen ari da.
Erredakzioa
Jose Castro Noos auziko instrukzio-epaileak ikerketa abiatuko du Cristina infantaren aurka, Ogasunari iruzur egin ote zion argitzeko. Hori dela eta, horren errentaren aitorpenak gaineratuko ditu auzian, eta ikerketa sakontzeko eskatu dio Zerga Agentziari.
Halaber, Francisco Camps Valentziako erkidegoko presidente ohia eta Rita Barbera hiriburuko alkatea diputatuak diren egiaztatzeko eskatu die lurralde horretako Gorteei. PPko bi buruzagiak inputatzeko aurreneko urratsa da hori.
Hain zuzen ere, infantak Bartzelonan duen etxebizitza birmoldatzeko eta beste hainbat kontu pertsonaletarako Aizoon enpresaren funtsak erabili ote zituen argitzeko eskatu dio epaileak Kataluniako Zerga Agentziari.
Horrez gain, Iñaki Urdangarinen emaztearen kontu korronteei eta horren ondasun guztiei buruzko informazioa emateko deia egin dio.
Bestalde, Urdangarinek 2007. eta 2008. urteetan pertsona fisikoen gaineko zergan ustez egindako iruzurrak zenbatekoak izan ziren zenbatzea ere eskatu du.