Gizartea -

Energia nuklearra

Garoñaren inguruko erabakia hirugarren aldiz atzeratu du CSNk

Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren arabera, bozketa printzipioz ostiral honetan egitea espero dute. Osteguneko bilerak bost orduko iraupena izan du.

Garoñako zentrala. Artxiboko irudia: EiTB
Garoñako zentrala. Artxiboko irudia: EiTB
Garoñako zentrala. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garoñak ustiapen baimena berritzeko epe berri bat eskatu zuen eta Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak (CSN) ostiral honetan eztabaidarekin jarraitzea erabaki du, CSNko iturriek jakitera eman dutenez. Lizentzia berritzeko epea uztailaren 6an amaitzen da.

Nuclenorren eskaera aztertzeko aste honetako hirugarren bilera egin dute CSNko aholkulariek.

Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko iturrien arabera, bozketa printzipioz ostiral honetan egitea espero dute.

Bost orduko bilera

CSNko osoko bilkura bost kidek osatzen dute: PSOEko bi ordezkari, Rosario Velasco eta Cristina Narbona; Antonio Gurgui CIUko ordezkaria; eta Fernando Castello eta Fernando Marti (CSNko presidentea), PPkoak biak.

Gaurko bilerak bost orduko iraupena izan du. Astelehenean osoko bilkurak ez zuen akordiorik lortu, ezta asteazkeneko bilerak ere.

Industria Ministerioak CSNri ekainaren 1a baino lehen erabaki bat hartzeko eskatu zion maiatzaren 16an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea