Gizartea -

Ospakizuna

Osakidetzaren urteurrena: euskal osasun publikoak 30 urte bete ditu

Osakidetza 1983. urtean jaio zen, osasun transferentzia handiak jasotzeko asmoz. Egun, aditu anitzen arabera, osasun kudeaketaren adibide paregabea da Osakidetza.

Osakidetzak 30 urte bete ditu gaur. Argazkia: eitbcom
Osakidetzak 30 urte bete ditu gaur. Argazkia: eitbcom
Osakidetzak 30 urte bete ditu gaur. Argazkia: eitbcom

Marisa Ozalla | Radio Euskadi | eitbcom

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetza 1983ko maiatzaren 19an jaio zen. Santa Marinako, Amarako eta Lezako ospitaleak kudeatzea eta osasun transferentzia handiak jasotzeko prestatzea zituen helburu hasiera batean erakunde autonomo horrek. 1.000 langile baino gutxiagok osatzen zuten Osakidetza une hartan.

1985. urtean hasi zuen Osakidetzak osasun transferentziak jasotzen, tartean, Foru Aldundiaren menpean zeuden osasun zerbitzuak. Bi urte beranduago, 1987an, Osakidetzaren egitura osatuko da: Euskadiko Osasun Zerbitzu Publikoak osasun zentroen eta INSSALUDeko langileren transferentzia jasoko du orduan. 90ko hamarkadan, berriz, Basurtuko Ospitala eta Itsasoko Institutu Soziala sartu ziren Osakidetzan.

1997an Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea onartu zuen Eusko Legebiltzarrak eta, horren ondorioz, Osakidetzak erakunde autonomoa izateari utzi zion, eta zuzenbide pribatuko erakunde publiko bihurtu zen, kudeaketa arintzeko asmoz.

Une hartan, Osasun Sailean Iñaki Azkuna ordezkatu zuen Gabriel Inclanek, eta horrek Osakidetzan izandako hainbat lan-gatazka kudeatu behar izan zuen. Hala ere, hainbat une garrantzitsuren buru izan zen Inclan, tartean, hemendik gutxira inauguratuko duten Gernikako Ospitalaren eraikuntza.

Ondoren, Patxi Lopezen Gobernuak Rafael Bengoa jarri zuen Osasun Sailaren buruan. Bengoak Exekutiba horren proiekturik nagusienetarikoa abiatu zuen: gaixo kronikoentzako programa.

Egun, aditu anitzen arabera, osasun kudeaketaren adibide paregabea da Osakidetza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa