Gizartea -
Noos auzia
Palmako dukeen errenta aitorpenak ikertuko dituela berretsi du Castrok
Kasuko epaileak atzera bota ditu Cristina infantaren eta Iñaki Urdangarinen abokatuek aurkeztutako helegiteak, eta, beraz, auzian sartuko ditu bien azken 10 urteetako errenta aitorpenak.
Erredakzioa
Jose Castro Noos auziko epaileak atzera bota ditu Palmako dukeen errenta aitorpenak auzian ez sartzeko, Cristina infantaren eta Iñaki Urdangarinen abokatuek jarritako helegiteak, eta, beraz, bien azken 10 urteetako errenta aitorpenak ikertuko ditu.
Balear uharteetako Auzitegi Gorenak jakinarazi duenez, Cristina infantaren errenta aitorpenak jaso ditu epaitegiak, baina oraindik ez ditu Noos auzira gehitu. Hori egiteko, "hainbat erabaki hartu zain" omen daude.
Castro epaileak ukatu egin du Palmako dukeen errenta aitorpenak Noos auzian sartzeak, horien intimitate eskubidea urratzen duenik.
Kasuko epailearen esanetan, ageriko garrantzia duten gertaerak ikertzeko hartu du erabakia. Gainera, ukatu egin du eskaera hori eginda, Palmako dukeak babesik gabe utzi dituenik.