Gizartea -

Noos auzia

Castro epaileak Iñaki Urdangarini pasaportea erretiratzea baztertu du

Manos Limpiasen eskaera baztertu du, inputatuak ihes egin dezakeen arriskurik ez dagoela argudiatuta.

Iñaki Urdangarin. Argazkia: EFE
Iñaki Urdangarin. Argazkia: EFE
Urdangarin eskubaloi entrenatzailea izango da, Qatarren

1:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Castro, 'Noos auzi'ko epaileak, Manos Limpias sindikatuak Iñaki Urdangarini pasaportea kentzeko egindako eskaera baztertu du, inputatuak ihes egingo duen arriskua islatzen duen zantzurik ez dagoela argudiatuz.

Iñaki Urdangarini Qatarko eskubaloi selekzioa entrenatzera joateko egindako eskaintza eta gero, Manos Limpiasek pasaportea kentzeko eskaera aurkeztu zuen, eta orain, epaileak eskaera hori baztertu du.

Palmako 3. instrukzioko epailearen ebazpenean jasotzen denez, Urdangarinek agindu zaion guztietan deklaratu du epailearen aurrean 'Noos auzia'ren baitako ikerketan.

Urdangarinek 2012ko eta 2013ko otsailean deklaratu zuen Jose Castroren aurrean. Horrez, gain, epaileak, Urdangarinek Espainian duen familia lotura hartu du aintzakotzat pasaportea erretiratzeko eskaera baztertzeko garaian.

Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak, jada, Manos Limpiasen eskaeraren inguruko desadostasuna nabarmendu zuen idatzi batean. Pedro Horrach fiskalak idatzi batean adierazi zuenez, azken hiru urte hauetan, ez da inputatuak ihes egingo duen arriskurik sumatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Cristina infanta