Gizartea -

Urteurrena

Manuel Cabacas: 'Ertzaintzak hiltzeko asmoa zuen'

Iñigo Cabacasen gurasoek gogor kritikatu dute Ertzaintzaren jarduna. "Ertzaintza ez dago gu laguntzeko, gu hiltzeko baizik", salatu dute.

Iñigo Cabacasi omenaldia. EFE
Iñigo Cabacasi omenaldia.
Iñigo Cabacasen aldeko martxa batek zeharkatu ditu Bilboko kaleak

1:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuel Cabacasek, Iñigo Cabacas orain urtebete Ertzaintzaren pilotakadren ondorioz hildako gaztearen aitak, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak egin dezakeen edozein ikerketarekiko itxaropen guztiak "galtzen" ari dela esan du.

"Komunikabideen aurrean esaten ari dena ikusita, itxaropen guztiak galtzen ari naiz", esan du Segurtasun sailburuak ostiral honetan Legebiltzarrean Ertzaintzaren zuzendariarekin bat datorrela esan ostean; izan ere, azken horrek heriotza "istripua" izan zela esan zuen.

Iñigo Cabacasen heriotzaren lehenengo urteurrena dela eta, manifestazioa egin dute Bilbon. Mila lagunetik gora bildu dira, "eredu poliziala aldatu" lelopean.

Bilboko Udaltzaingoaren bi ibilgailuk zaindu dute martxa. Ertzaintza ordea, ez da bertan egon. "Ez da istripua, hilketa bat da" eta "Iñigo Cabacas, justizia" bezalako oihuak entzun dira.

Manuel Cabacasek esan duenez, Iñigo Cabacasen heriotza argitzen lagunduko ziela esanez deitu zien Segurtasun sailburuak. Baina, dagoeneko ez dutela konfiantzarik esan du.

"Ertzain horien pentsamenduen barruan ote dagoen jakin nahiko nuke, hiltzeko asmoa zuten ala ez jakiteko. Nik, kontatu didatenagatik eta bizitu izan dudanagatik, hiltzeko asmoa zutela sumatzen dut", esan du.

Hildako gaztearen ama etsituta azaldu da. "Orain konturatu naiz Ertzaintza ez dagoela gu laguntzeko; gu hiltzeko baizik", kritikatu du. "Istiluak daudenean ez dira gu defendatzera etortzen; hiltzera datoz, Iñigorekin egin zuten bezalaxe".

"Geroz eta indar gutxiago dut erakundeek nola tratatzen gaituzten ikusita", salatu du Fina Liceranzuk.

Halaber, Rodolfo Ares aurreko Barne sailburuaren aurka mintzatu da. "Zein izan zen nire semea hiltzea erabaki zuen ertzaina? Berak erabaki zuen edo Aresek agindu zion", galdetu du.

Cabacas auzia Bilboko epaitegi batean ikertzen ari dira. Gaur egun, ikerketa judiziala zabalik dago, baina oraindik ez dute inor inputatu eta zalantza ugari argitu gabe dago.

Iñigo Cabacas Athletic Clubeko zalea larri zauritu zen Ertzaintzaren pilotaka batek buruan jo eta gero, eta lau egun geroago ospitalean hil zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea