Gizartea -
Homilia
Munilla: 'Aita santua ere ahula da, baina Jainkoak gai egingo du'
"Jainkoak balira bezala goraipatzen diren politikari populisten aurrean, Elizako kideak hezur-haragizko gizakiak" direla esan du Munillak.
Erredakzioa
Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainaren arabera, "Frantzisko aita santua ahula da, Elizako beste kideak bezalaxe, baina Jainkoak lan horretarako gai egingo du".
Donostiako Artzain Onaren katedraleko homilian esan ditu hitzok.
Horren iritziz, "Jainkoak balira bezala goraipatzen diren politikari populisten" aurrean, Elizako kideak "hezur-haragizko gizakiak dira".
Ildo horretan, gaztetan, bokazioa "oraindik oso argi" ez zuenean, "apaizak idealizatuta nituen apur bat, beren buruan uste osoa zutela eta oso helduak zirela pentsatzen nuen". "Baina apaiz eta gotzain izatera heldu nintzenean, ahula izaten jarraitzen nuela ohartu nintzen", esan du.
Horregatik, Frantzisko aita santuak "gainerako artzain guztiek sentitzen duten ahultasun bera sentituko du", izan ere, "Jainkoak gai direnak deitu baino, deitzen dituenak gaitzen ditu".