Gizartea -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Fiskaltzak ez du baztertu Cabacas auzian inputazioak eskatzea

Juan Calparsoro EAEko fiskalburuak azaldu duenez, auzi judiziala ikerketa fasean dago, deklarazioak eta adituen probak noiz bukatuko zain.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak ez du baztertu 'pertsona gehiago inputatzea' Iñigo Cabacas orain dela urtebete pilotakada batek jo zuen, eta handik lau egunera horregatik hil zen, Athleticen jarraitzailearen ikerketan.

Radio Euskadiko ‘Boulevard’ irratsaioan egindako elkarrizketa batean, gaztearen heriotzaren lehenengo urteurrena dela eta, Calparsorok azaldu duenez, auzia "argitzerako fasean" eta lekukoen testigantzen eta adituen frogen zain dago.

EAEko fiskal nagusiak ez du uste instrukzioa "motela" izaten ari denik, Calparsororen esanetan, "gauzak modu zehatzean eta sakonki egiten saiatzen ari dira, edozein modutan egin beharrean".

Edonola ere, "apur bat arintzea espero dugu", ziurtatu du.

Calparsorok arbuiatu du "presio politikorik" izan duenik, eta baieztatu du "lehentasuna" dela "gertaera larria" izateagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea