Gizartea -
Nóos auzia
Posta elektronikoak baliogabetzeko eskaera ukatu diote Urdangarini
Bestalde, Balearretako Parlamentuak aho batez onartu du Iñaki Urdangarini dirua itzultzeko eskatzea dirua bidegabe erabili zela frogatzen bada.
Erredakzioa
Jose Castro Nóos auzia daraman epaileak ukatu egin dio Iñaki Urdangarini posta elektronikoak baliogabetzeko martxoa hasieran egin zuen eskaera.
Posta elektronikoak baliogabetzea ukatu du, faltsuak direla pentsatzeko arrazoirik ez dagoela iritzita. Halaber, ez du uste horrekin Urdangarinen oinarrizko eskubideak urratzen direnik, azken honen defentsak esan bezala.
Dirua itzultzea
Bestalde, Balearretako Parlamentuak aho batez onartu du Iñaki Urdangarini dirua itzultzeko eskatzea, diru publikoa bidegabe erabili zela judizialki frogatzen bada.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea