Gizartea -
Lehen urteurrena
Senideek eta lagunek Iñigo Cabacasi omenaldia egingo diote ostiralean
Ekitaldia 19:00etan izango da, gazteak pilota baten kolpea jaso zuen lekuan, eta lore-ekaintza bat egitea aurreikusi dute.
Erredakzioa
Athletic eta Schalke 04 partida amaitu ostean, San Mames estadiotik gertu, gomazko pilota baten inpaktuaren ondorioz hil zen Iñigo Cabacas gaztearen lagunek eta senideek omenaldia egingo diote ostiralean, apirilaren 5ean, lehenengo urteurrenean.
Ekitaldia 19:00etan izango da, gazteak pilota baten kolpea jaso zuen lekuan, eta lore-ekaintza bat egitea aurreikusi dute. Plaka bat ere jarriko dute bere oroimenean, antolatzaileek azaldu dutenez.
Halaber, asteartean, apirilaren 9an, 10:00etatik aurrera, ekitaldi bat egingo dute Bilboko Kafe Antzokian, eta, besteak beste, dokumental bat ikusi ahal izango da, Jare talde bizkaitarraren emanaldiaz gain.
Bestalde, hilaren 10ean eta 11n Bilboko Hika Ateneon izango de konferentzia ziklo bat antolatu dute. Larunbatean, hilaren 13an, aldiz, protesta-martxa bat egingo dute, 18:00etan, Jesusen Bihotzetik hasita.
"Justizia" eske
Iñigo Cabacasen senideek eta lagunek hainbat ekitaldia eraman dituzte aurrera azken hilabeteotan "justizia" eskatzeko eta gaztea hil zuena edo zutenak epaituak izateko.
Bilboko 10 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak kasuari buruzko ikerketarekin jarraitzen du.