Gizartea -

Noos auzia

Urdangarinek gauerdi arteko epea du bermea ordaintzeko

Palmako dukeak eta Diego Torresek 8,1 milioi euroko bermea ordaindu ezean, epaileak ondasunak bahituko dizkie.

Iñaki Urdangarin Palmako dukea. EFE
Iñaki Urdangarin Palmako dukea. EFE
Iñaki Urdangarin Palmako dukea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Urdangarin Palmako dukeak eta Diego Torres Noos institutuan zuen bazkideak gauerdi arteko epea dute Jose Castro Noos auziko instrukzio epaileak ezarritako 8,1 milioi euroko berme zibila ordaintzeko.

Egin ezean, ondasunak bahituko dizkiete, berme osoa kitatzeko beste eduki arte.

Bi inputatuek elkarrekin eta modu solidarioan ordaindu behar dute bermea, hau da, erdibana egin dezakete, edo bietako batek osorik.

Astelehenean, bermea biltzeko ahaleginek "itxura txarra" dutela esan zuen Mario Pascual Vivesek, Palmako dukearen abokatuak. "Ez da erraza kopuru hori biltzea", adierazi zuen.

Jose Castro epailearen autoaren arabera, Urdangarin eta Torres ez dira auziko "erantzule kriminal" bakarrak, eta, horren ildotik, Balearretako eta Valentziako administrazioen aurka egin zuen, Noos institutuak ustez desbideratu zuen diru publikoa erakunde horiek eman zutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Urdangarin auzia