Gizartea -

Noos auzia

Urdangarinek infantaren aurrean eskaini zituen kontratu irregularrak

Hainbat lekukok azaldu dutenaren arabera, Aizoon higiezinen agentziak, Urdangarinen eta Cristina infantaren enpresak, kontratatu zituen, baina Palmako duke-dukesen etxean egiten zuten lan.

Iñaki Urdangarin eta Cristina Infanta. Argazkia: Errege etxea
Iñaki Urdangarin eta Cristina Infanta. Argazkia: Errege etxea
Iñaki Urdangarin eta Cristina Infanta. Argazkia: Errege etxea

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Urdangarinek Cristina infantaren aurrean eskaini zituen kontratu irregularrak. Hainbat lekukok epaileari azaldu diotenaren arabera, Aizoon higiezinen agentziak, Urdangarinen eta Cristina infantaren enpresak, kontratatu zituen, baina Palmako duke-dukesen etxean egiten zuten lan.

Jose Castro Noos auziko epaile instruktoreak 8,1 milioi euroko erantzukizun solidarioko berme zibila ezarri die Iñaki Urdangarin Palmako dukeari eta Diego Torres Noos institutuan zuen bazkide ohiari.

Epailearen esanetan, langileak irizpide jakinik gabe erregistratzen zituzten enpresa batean edo bestean, "zerbitzua zeini eman behar zioten kontuan hartu gabe". Langileek eurek ere ez zuten izaten horren berri, eta, helburu jakin baten arabera, batetik bestera pasatzen zituzten beharginok, langileak mailegatuta.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga aitorpenean gutxiago ordaintzeko asmoz, "oso zerbitzu pertsonal batzuk" fakturatzeko, Aizoon higiezinen agentzia tartean jarri izana egotzi dio Zerga Agentziak Urdangarini.

Txosten baten arabera, 2007. eta 2008. urteetan Ogasunari 240.000 euroko iruzurra egin zion Urdangarinek, eta Aizoon enpresa, besteak beste, etxean lanean zituen langileei ordaintzeko erabili zuen.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea