Gizartea -
Noos auzia
Errege-Etxeak Revenga mantenduko du aholkulari gisa, deklaratu arte
Carlos Garcia Revengak otsailaren 23an deklaratuko du. Ordura arte, Errege Etxeak ez du haren inguruko erabakirik hartuko.
Erredakzioa
Errege-Etxeak Carlos Garcia Revenga Elena eta Cristina infanten aholkularia eta idazkaria bere lanpostuan mantenduko du, eta ez du haren inguruko erabakirik hartuko, otsailaren 23an epailearen aurrean deklaratu arte; Noos auziaren ikerketaren testuinguruan izango da hori.
"Erregearen Etxeak ez du inolako erabakirik hartuko bere arduradun arloan, lehenago Carlos Garcia Revengaren deklarazioa ezagutu eta baloratu arte", azaldu du erakundeak bere webgunean. Jose Castro da Noos auziko magistratua.
Epaileak hartutako erabakia inputatu gisa deklaratzeko "ez du kargurik zehazten", ondorioz, Erregearen Etxearen ustez, deklarazioa hartzeak berekin "ez dakar akusaziorik bere aldetik berehalako neurriak justifikatu ahal izateko", "defentsa-eskubideak izateko berme handiagoa eskuratzera" baizik.