Gizartea -

Ustezko sexu-abusuak

Gazteluetako ikasle ohiaren familiak 'faltsukeriak' salatu ditu

"Nazkagarria iruditzen zaigu irakaslea mindutako eta babesik gabeko pertsona bezala aurkeztea, gure semeak urte eta erdiz shock egoeran egotearen ondorioak pairatzen ari denean", esan dute.

Gaztelueta ikastetxeari ustezko erasotzailea babestea egotzi dio biktimaren familiak.
Gaztelueta ikastetxeari ustezko erasotzailea babestea egotzi dio biktimaren familiak.
Gaztelueta ikastetxeari ustezko erasotzailea babestea egotzi dio biktimaren familiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sexu-abusuak salatu dituen Gazteluetako ikasle ohiaren familiak komunikatua atera du zentroak zabaldutako "faltsukeriak" salatzeko. Familiaren arabera, ikastetxeak egindako azken adierazpenak "ez du ezer berririk esaten" eta "beste behin, faltsukeriez eta gezurrez beteta dago".

Familiakoek diotenez, ikastetxea "gezurretan ari da" irakasleak "gertatutakoa onartu zuela dakitelako" eta ez zela atzerrira ingelesa ikastera joan, "zentroak esanda aldendu zelako, ingelesa ikasteko aitzakia erabilita".

Bestalde, familiak ikastetxean ateratako adierazpeneko "testuan dauden iradokizunak" ukatu ditu. Iradokizun horien arabera, familiak ez omen du epaitegietara jo eta salaketa jarri "nahi" izan hedabideetara jotzea nahiago izan duelako.

Salaketa horri erantzuteko, ustezko biktimaren familiak esan du epaitegietara ez dutela jo semearen "osasun egoera oso txarra" delako, "medikuak prozesu judizialean momentuz ez sartzea gomendatu diolako". Komunikatuan diotenez, "epaiketarekin hasiz gero, bere osasunak txarrera egin dezake".

Egoera "nazkarria"

"Ikastetxeko zuzendariordeak denon ahotan jarri zuen gure semearen izena, bere identitatea gordetzeko duen eskubidea hasieratik urratuta. Gaur egun ikastetxeko familia eta ikasle guztiek dute gure identitatearen berri", azaldu dute.

"Nazkagarria iruditzen zaigu irakaslea mindutako eta babesik gabeko pertsona bezala aurkeztea, gure semeak urte eta erdiz shock egoeran egotearen ondorioak pairatzen ari denean", esan dute. Ikasle ohiak laguntza pedagogikoa jasotzen du Jaurlaritzaren eskutik bere etxean, "klasera joateko moduan ez dagoelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea