Gizartea -

Gabonetako ordainsaria

EHUk ez du emango ordainsaria, baina udakoa aurreratzea proposatu du

Ekaineko ordainsariaren zati bat abenduan jaso nahi ez dutenek hala jakinarazi beharko diote unibertsitateari, erakundearen webgunean.

Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea. EFE
Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea. EFE
Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) ez du Gabonetako aparteko ordainsaria emango, baina 2013. urteko ekainekoaren zati bat abendu honetara aurreratzea proposatu die langileei.

EHUk azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak EAEko Aurrekontuen legea oinarri har dezake ordainsaria emateko, baina unibertsitateak ez du lege izaera duen legerik, Espainiako Gobernuaren agindua saihesteko.

Nolanahi ere, 2013ko udako eta Gabonetako ordainsariak aurreratzeko ahalmena duela uste du.

2013ko ordainsariak ez aurreratzea nahiago duten langileek hala jakinarazi beharko dute, erakundearen webgunearen bitartez. Bihartik hasita, bost eguneko epea izango dute zeregin horretarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea