Etxegabetzeak
barakaldo
eitb media
Argitan eta Berri Otxoak plataformek elkarretaratzea egin dute, maiatzaren 21erako iragarritako etxegabetze-agindu baten aurka.
Argitan eta Berri Otxoak plataformen elkarretaratzea. Argazkia: Argitan/Berri Otxoak
Argitan emakumeentzako aholku-etxeak eta Berri Otxoak gizarte-bazterketaren aurkako eta gizarte-eskubideen aldeko plataformak elkarretaratzea egin dute Bilbon, Alokabideren bulegoen aurrean, datozen egunotan Barakaldoko emakume bat etxegabetuko dutela salatzeko. Horien arabera, hiru seme-alaba ditu, "indarkeria-matxistaren biktima da, eta zaurgarritasun egoeran dago".
Plataforma biek komunikatu baten bidez jakinarazi dutenez, etxegabetzeko agindua datorren maiatzaren 21ean gauzatuko dute, 09:15ean, "egoera zaurgarrian dauden pertsonen kaleratzeak gelditzea arautzen duen dekretua gorabehera".
Plataforma bietako zenbait kide bildu dira Eusko Jaurlaritzaren alokairurako elkarte publikoaren bulegoen aurrean, Eusko Jaurlaritzak hilabete barru Barakaldon bizi den emakume bat etxegabetuko duela salatzeko.
Horien esanetan, alarma-egoeran zehar ez dira etxegabetzeak gelditu, "egoera zaurgarrian dauden pertsonen kaleratzeak gelditzea arautzen duen dekretua" indarrean egon arren, eta "Barakaldoko herritar honen kaleratzea horren froga argia da".
Era berean, adierazi dute araudi horrek autonomia erkidegoak "behartu" egiten dituela egoera zaurgarrian dauden pertsonei berehala ostatu ematera etxegabetzea gauzatuz gero eta kaleratzea egitea debekatzen duela "horretarako etxebizitza duinik ez badago eskuragarri".
Horien arabera, etxegabetzea gauzatzeko hilabete falta denean, "ez Barakaldoko Udalak ez Eusko Jaurlaritzak ez diote beste bizitokirik eskaini indarkeria-matxistaren biktima honi". Plataforma biek salatu dutenez, "prekarietateak eta pobreziak batez ere emakumeei eragiten diete, eta etxegabetzeak ez dira salbuespena".
Horien ustez, neurri ekonomiko eta legal "nahikoa eta gehiegi" daude problematika honi aurre egiteko, eta ez badira erabiltzen borondate politiko faltagatik da. Hori dela eta, "krisialdi ekonomiko eta soziosanitario honetan, promesek eta berdintasun-kanpainek barik, ekintzek dute lehentasuna".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa