13:09

Etxegabetzeak

Lehenengo seihileko datuak

Etxegabetzeen kopuruak % 25 egin du behera EAEn eta Nafarroan

Erredakzioa

2013ko lehenengo seihileko datuek erakusten dutenez, EAE izan da, Valentziaren ostean, jaitsiera nabarmenena izan duen autonomia erkidegoa.

  • Stop Desahucios. Argazkia: EFE

    Stop Desahucios. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iazko datuekin alderatuz, etxegabetze kopuruak nabarmen egin du behera Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. Hain zuzen ere, EAEn % 27ko jaitsiera izan dute, eta Nafarroan, % 25,9koa.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) gaur aurkeztutako datuen arabera, Estatuan 41.595 etxegabetze egon ziren ekainera arte; 2012ko lehenengo seihilekoan baino % 13,4 gutxiago.

Aipatu bezala, EAE izan zen, Valentziaren atzetik (% 39,5), jaitsiera nabarmenena izan zuen autonomia erkidegoa. Bertan, iaz baino 166 etxegabetze gutxiago egon dira 2013an. Hirugarren tokian Nafarroa kokatu da. Hemen % 25,9 egin dute behera etxegabetzeek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena