Ekonomia -
Ontziolak
Astilleros Sevillari emandako bi ontzi amaituko ditu La Navalek
Ontziak likidazioan sartu ziren abenduan. Kontratu hau “negoziazio denboraldi luze” baten emaitza izan da, enpresaren arabera.
Erredakzioa
Sestaoko (Bizkaia) La Navalek hasiera batean Astilleros de Sevillari emandkao bi ontzi eraikitzea amaituko du, ontziak likidazioan sartu ziren abenduan, Iparraldeko Ontziolen Eraikuntzek (euskal enpresaren jabea) jakitera eman dutenez.
Ostiral honetan sinatutako kontratu hau “negoziazio denboraldi luze” baten emaitza izan da, enpresak ohar batean azaldu duenez.
EDT Offshore armadore zipretarrarentzat bi ontzi berdin eraikiko ditu, "Platform Support Vessels (PSV) PX105" izenekoak. Ulstein Design & Solutions AS enpresak diseinatu dite, eta petrolio-plataformetara babes jarduera egitera zuzenduko dituzte, 88 metroko luzerarekin.
Lehenengo ontziaren amaierako lanak 2013ko azken hiruhilekora arte luzatuko dira, bigarrena aldiz, La Navalek eraikiko du osoa, eta 2014ko lehenengo hiruhilekoan emango diote armadoreari.
Konpainiak esan duenez, kontratu hauek “La Navalentzako garrantzitsuak dira, era horretan Oil & Gas sektorearentzako ontzien eraikuntzaren segmentuan sendotu egiten delako eta EDT Offshore lehen mailako bezeroarekin harremanak hasten dituelako”.