Krisi Ekonomikoa -

Erabakia

Rajoyren Gobernuak Konstituzionalera joko du, ordainsaria dela-eta

Estatuko Kontseiluari 3 eguneko epean txostena egitea eskatuko dio, eta eskumen-gatazka aurkeztuko du. Konstituzionalak onartzen badu, ordainsariaren ordainketa 5 hilabetez atzeratu liteke.

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea. EFE
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea
Gobernuak Konstituzionalera eramango du Gabonetako ordainsariaren erabakia

01:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoyren Gobernuak eskumen-gatazka aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzak ordainduko duen Gabonetako ordainsaria dela-eta, Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak iragarri duenez.

Estatuko Kontseiluari 3 eguneko epean txostena egitea eskatuko dio Gobernuak, eta, jarraian, Konstituzionalean aurkeztuko dute. Auzitegiak helegitea onartzen baldin badu, Gabonetako ordainsariaren ordainketa 5 hilabetez atzeratu liteke.

Gobernuko presidenteordeak azpimarratu duenez, ''Estatuko legedia betetzen ez duten erkidegoekin'' jarraituko duten irizpidea izango da hau. Extremadurak dagoeneko iragarri du Gabonetako ordainsaria urtarrilean ordainduko duela, eta Nafarroan, aldiz, aztertzen ari dira.

Funtzionarioei egindako mehatxuak arbuiatu ditu Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzaren ustez, Gobernu zentraleko zenbait arduradunek funtzionarioei mehatxuak egitea epaitegietan eta auzi politikoan euren alde egiteko ezin gaitzesgarriagoa da, Jaurlaritzak ohar baten bidez adierazi duenez.

Gainera, Jaurlaritzak "arduratsu eta koherentziaz jokatu du langilepublikoen aparteko soldataren inguruan. Uztailean, 20/2012 ErregeDekreturen kontrako errekurtso prozesua abiatu zuen,Autonomia Erkidegoaren eskumenak urratzeagatik eta oinarrizko legediarengehiegizko interpretazio bat egiteagatik, eta horregatik indarreandagoen lege bat aplikatzea erabaki du, esaterako2012rako Autonomia Erkidegoaren Aurrekontuen Legea, gure zerbitzujuridikoen txosten bati jarraituta", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea