Ekonomia -

Zentral nuklearra

Segurtasun adituek Garoña ixtea beste aukerarik ez dute aurreikusi

Jarduera amaitzeko prozesuak hiru ebazpen administratibo ditu: ustiapenaren amaieraren adierazpena, desegitearen baimena eta itxieraren adierazpena.

Garoñako zentral nuklearra. EITB
Garoñako zentral nuklearra.
Garoña 2013ko uztailaren 6an itxiko dute

00:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carmen Martinez Ten Segurtasun Nuklearreko Batzordeko presidenteak Diputatuen Kongresuan esan duenez, "Garoña central nuklearra ixteko beste aukerarik ez dugu aurreikusi".

Garoña ez ixteko Gobernuaren eta industriaren arteko negoziaketen inguruan galdegin diote Martinezi, Industria eta Energia Batzordean. Ustezko gertaerak planteatzen ez dituela azaldu du, legearekin lan egiten duelako eta Ministerioan indarrean dagoen ordenak 2013ko uztailaren 6an Garoñak energia elektrikoa produzitzeari utziko diolako.

Martinezen hitzetan, "kolokan egotea oso txarra" da, eta Garoñak ez du erreformarik egin 2019ra arte jarraitu ahal izateko, 2013ra iristeko baldintzak bakarrik bete ditu, gaineratu du.

Jarduera uzteko prozesua

Segurtasun Nuklearreko Batzordea "uneotan" Garoña zentral nuklearrak (Burgos) emandako dokumentazioa berrikusten ari da, ustiapena amaitzeko.

Jarduera amaitzeko prozesuak hiru ebazpen administratibo ditu: ustiapenaren amaieraren adierazpena, desegitearen baimena eta itxieraren adierazpena.

"Uneotan Garoñak emandako dokumentazioa berrikusten ari da CNS, ustiapena amaitzeko", eta, horren ostean, Industria Ministerioari bidaliko dizkio itxieraren adierazpenaren inguruko mugak eta baldintzak.

Datorren fasean, zentrala geldirik

Datorren fasea, zentrala geldirik dagoela egingo da, 2013ko uztailaren 6aren ostean. Halaber, desegitearen inguruko baimena eman arte jarduera batzuk eskatzen ditu.

Martinez Tenek azaldu duenez, esperientzia handia dute desegiteetan, dagoeneko bi egin dituztelako, Valdellos I-ekoa eta Zoritakoa. Hala eta guztiz ere, Garoñak egungo egoeraren inguruko behin betiko ikerketa bat egin beharko duela nabarmendu du.

Halaber, erreaktoreko eta igerilekuko erregaia kendu beharra dagoela adierazi du, ezin delako desegitea egin, erregai hori bertan dela.

Segurtasun Nuklearreko Batzordeko osoko bilkurak lehengo hilabetean adostu zuen Diputatuen Kongresuan erakundeko presidentea agertzea, Espainiako zentraletan egindako erresistentzia frogen emaitzak azaldu zitzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea