Ekonomia -

Iturberen hautaketa

EH Bilduk inpugnazioak aurkeztuko ditu Kutxako asanbladaren aurka

Epaitegira berehala joko dutela iragarri du, inpugnazio bat aurkezteko. EH Bilduren ustez, Xabier Iturberen hautaketan eta Kontseiluko gainerako karguen hautaketan irakurketa “interesatua” egin zuten.

Joseba Permach. EFE.
EH Bilduk inpugnazioak aurkeztuko ditu Kutxako asanbladaren aurka

01:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxako Asanbladan EH Bilduk duen gehiengoa EAJk Legebiltzarrean lortu duena baino “askoz zabalagoa” dela gogorarazi du gaur koalizioa abertzaleak. Kutxako asanblada orokorrak eta Administrazio Batzordeak erakunde horretako karguak hautatu zituen atzo. EH Bilduk azpimarratu duenez, koalizioak jeltzaleek Legebiltzarrean lortutako gehiengoa “hasiera-hasieratik” onartu egin du.

Donostian egindako agerraldian, Ainhoa Beola eta Unai Ziarreta EH Bilduko ordezkariek eta Joseba Permach eta Begoña Vesga ezker abertzaleko kideek ohar bat irakurri dute, atzo Kutxako asanbladan eta Administrazio Kontseiluan gertatutakoa “oso larria” izen zela salatzeko.

Epaitegira “berehala” joko dutela iragarri du, inpugnazio bat aurkezteko. EH Bilduren ustez, Xabier Iturberen hautaketan eta Kontseiluko gainerako karguen hautaketan irakurketa “interesatua” egin zuten. “Estatutuak subjektiboki interpretatu zituzten”.

Beolak azaldu duenez, Kontseiluan gertatu zenaren inguruan txosten juridiko bat eskatu dute dagoeneko. “Demokrazia falta”

Permachek eta Beiolak EAJri, PSEri, PPri eta CCOOri “demokrazia faltarekin” jokatzea leporatu diete. “Gipuzkoako gehiengo sozial eta politikoa EH Bildurekin bat egin duela ez dute onartu nahi”.

Bestalde, Kutxan gertatutakoak “arlo politikotik” urrunago joango direla adierazi du koalizio abertzaleak, CCOOren jarrera salatuz. “EH Bilduren aurkako frontearekin bat egin du sindikatuak, baina horrek tentsio asko eragin dizkio bere azpiegituran”.

Kontseiluak ukatu egin du EH Biduren alde bozkatzeko asmoa euki izana

Kutxako Batzar Orokorrean EH Biduren alde bozkatzeko asmoa euki izana ukatu egin du Kontseiluak, eta bere hautagaitza bertan behera utzi izanaren kontra helegiterik aurkeztuko ez duela iragarri du.  Joan den asteburuan baliogabetu zuten Kontseiluaren zerrenda, hautagaitzako ordezko baten adina dela-eta (70 urte baino gehiago ditu). Horrek administrazio kontseiluko kide izatea galarazi dio.

Halaber, Kontseiluak argitu duenez, ez zion beste hautagaitza batean ordezko izateko aukerari ezetz esan, aurretik ez zuelako beste hautagaitza batekin joatea onartu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea