Ekonomia -
Batzar Orokorra, asteazkenean
EAJk, PSEk eta PPk zerrenda bateratuak adostu dituzte Kutxan
Bildu geldiarazteko helburua dute, Administrazio Kontseiluko 15 kideetatik 7 ziurtatuta.
Erredakzioa
Datorren asteazkenen egingo du Kutxak Batzar Orokorra, eta, bertan, zerrenda bateratuak aurkeztea adostu dute EAJk, PSEk eta PPk, CCOO sindikatuaren eta Pixkanaka kolektiboaren babesarekin. Erabaki horrekin Bildu geldiarazteko helburua dute.
Hala, Administrazio Kontseiluko 15 kideetatik izango dituzte 7 ziurtatuta EAJk, PSEk eta PPk, alderdi horietako iturriek jakitera eman dutenez. Printzipioz, Bilduk ere beste 7 izango lituzte. Azken ordezkariaren izendapena airea gera liteke, eta zozketa bidez erabaki.
Asanbladako babesak behin argi, litekeena da bezeroek aukeratutako sei kontseilarietatik lauk Xabier Iturberi babesa ematea. Beste biek Bilduren alde egingo lukete.
Berdinketa
Udalerriek aukeratzen dituzten 14 kideen erabakian egongo litzateke giltza.
14 horietatik 7k EAJrekin, PSErekin eta PPrekin egingo lukete bat. Beste zazpiak, aldiz, Bildurekin. Berdinketa horren ondorioz, kontseilari bana lortu luke hautagaitza bakoitzak, eta hirugarrenaren inguruko erabakia zozketa bidez egin liteke.
Aurreikuspenen arabera, hirugarren horren esku egongo litzateke Kutxako Administrazio Kontseiluko agintea batera ala bestera bideratzea.