Krisi Ekonomikoa -

Hipoteken legea

Stop Desahuciosek dekretua errefusatu du eta bankuak ere kexu dira

Erakundearen ustez, ''talde asko utzi ditu kanpoan'' eta PSOEren hitzetan ''merkatuak defendatzen ditu''. Bestalde, bankuek uste dute etxegabetzeen aurkako neurrien kostua euren gain hartuko dutela.

Stop Desahuciosek Gobernuaren lege-dekretua errefusatu du. Argazkia: EFE
Stop Desahuciosek Gobernuaren lege-dekretua errefusatu du.
Kaltetuen elkarteek eta epaileek ez dute ondo hartu Gobernuaren dekretua

01:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Stop Desahucios Bizkaiak errefusatu egin du etxegabetzeak geldiarazteko Gobernuak onartutako lege-dekretua, "talde asko kanpoan uzten dituelako", eta hipotekak exekutatzeko legea eta auzipetze zibilarena aldatzea eskatu du.

Gobernuak alokairu merkea duten etxebizitzak alokatzeko funtsa sortuko du, eta hori lortzeko errenta atalasera 19.200 euroan jarri du, hamabi ordainsarirekin, hau da, 1.597 euro hilabetean.

Ohar batean, Stop Desahucios Bizkaiak azaldu duenez, "ez du ezertarako balio luzamendu batek", "hipoteka exekuzioen legea eta auzipetze zibilarena aldatu beharra daude", "justuak ez direlako", gaineratu du.

Etxegabetzeen eraginak izan dituztenek gaizki ikusi dute Gobernuaren luzapena

Etxegabeen arazoak eragin dien pertsonek "zentzugabetzat" jo dituzte Ministroen Kontseiluan gaur onartutako baldintzak hipotekaren zordunak dira bi urteko luzapena izan dezaten, eta kasu guztietan aplikatzea eskatu dute.

Ada Colau Stop Desahucioseko bozeramaileak esan duenez, ez du zentzurik neurri berriak hiru kasu jakinetan soilik aplikatzeak (pertsona askotako familietan, 3 urte baino gutxiagoko haurrak dituztenetan, eta genero indarkerien biktimetan, besteak beste).

"Neurri honek ez du zentzurik, pobreak euren artean lehiatzen jartzea bezala da, ea zein den zoritxarrekoagoa", azpimarratu du.

"Pozik gaude, azkenean, Gobernua, lau urte geroago, prezio sozialari esker neurri batzuk iragartzen hasi delako, baina berandu datoz", azpimarratu du bozeramaileak. Halaber, neurri berriak zergatik hiru urte baino gutxiagoko haurrak soilik kontuan hartzen dituen galdegin du, eta ez beste adinekoak.

"Zer gertatzen da, 5 urteko haurrek ez dutela eskubiderik?", galdetu du Colauk.

PSOEren ustez ''oso murriztailea'' da

Inmaculada Rodriguez Piñero PSOEko Ekonomia idazkariaren hitzetan, kaleratzea bi urtez atzeratzeko Gobernuak onartu duen neurria ''oso murriztailea'' eta ''adabaki bat'' da.

''Gobernuarekin egin dugun negoziazioan pertsonak garrantzitsuena direla defendatu dugu. Gaur, aldiz, merkatuak defendatzeko atzerapena onartu du Gobernuak'', esan du Ekonomia idazkariak. Nueurriok onartu ondoren hipoteken legedian aldaketak egiteko Gobernuaren konpromisorik lortu ez dutelako ez dute akordiorik itxi Gobernuarekin, Rodriguez Piñerok azaldu duenez.Etxegabetzeen aurkako neurrien kostua, bankuen gain

BankuenEspainiako Elkarteak esan duenez, Gobernuak etxegabetzeen arazoaleuntzeko neurriak hartzera "ulertu" ditu, eta horren kostua sektorearengain soilik geratuko dela nabarmendu du.

Gobernuak gaurneurri batzuk jakinarazi ditu etxegabetzeak bi urtez geldiarazikodituena, diru-sarrera gutxi eta egoera larrian dauden pertsonen kasuan,besteak beste, langabezian egotea, hiru urte baino gutxiagoko haurrakizatea…

Halaber, bankuek dituen alokatzeko etxebizitzen poltsabat sortuko duela aditzera eman du, prezio baxuak dituzten alokairusozialetara zuzentzeko, etxegabetuentzat.

Bruselaren baimena

Legea aldatu aurretik baimena eskatu behar duela ohartarazi dio Bruselak Espainiari. Zehazki, Europako Batzordeari eta Europako banku Zentralari ''galdetu'' behar dio Espainiak etxegabetzeen inguruko legedian aldaketak egiteko, Europar Batasuneko iturriek ohartarazi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea