Krisi Ekonomikoa -

Etxebizitza duin baten alde

Etxegabetzeen kontrako manifestazioa deitu dute Bilbon, larunbaterako

Hainbat erakunde sozial eta sindikalek manifestazioa deitu dute ''Etxegabetzeen eta murrizketen kontra. Etxebizitza duin baten alde'' lelopean.

Etxegabetzeen kontrako manifestazioa
Etxegabetzeen kontrako manifestazioa
Etxegabetzeen kontrako manifestazioa

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat erakunde sozial eta sindikalek, ELA eta LAB sindikatuek tartean, etxegabetzeen kontrako manifestazioa deitu dute Bilbon, larunbaterako. Protesta horrekin, herritarrek etxebizitza duin bat izateko duten eskubidea aldarrikatu nahi dute, eta etxegabetze prozesu guztiak bertan behera uztea eskatu nahi dute.

17:30ean abiatuko da martxa, Jesusen Bihotzaren plazatik, ''Etxegabetzeen eta murrizketen kontra. Etxebizitza duin baten alde'' lelopean.

Ohar baten bidez, Etxebizitza Publikoaren Institutua martxan jartzea eskatu dute antolatzaileek. Hala, erakunde horri esker, ''hipoteka duten herritarrek etxebizitza eskaini ahal izango lukete, eta bertan bizitzen jarraitu, bere egoera ekonomikoaren araberako alokairu bat ordainduta''.

Talde ekologistek, feministek zein pentsiodunek ere deitu dute martxa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea