Krisi Ekonomikoa -
Etxegabetzeak
Gobernuak eta PSOEk negoziatzen jarraitzen dute
Atzo "aurrerapenak" egin zituzten etxegabetzeen aurkako negoziazioan, eta gaur azken zehaztasunak hitzartuko dituzte.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuaren eta PSOEren ordezkariak berriz ere batzartuko dira gaur, etxegabetzeen aurkako neurriak negoziatzen jarraitzeko. Atzo aurrera egin zuten negoziazioan, eta orain azken zehaztasunak hitzartu behar dituzte, akordioa osteguneko Ministroen Kontseilura eraman eta lege-dekretu bidez onartzeko.
Atzoko bilerak sei ordu iraun zuen, eta, horretan, aurrerapen handiak egin zituzten, bi aldeen ordezkariek azaldu zutenez.
Bien bitantean, finantza erakundeek aurrea hartu zuten atzo, eta etxegabetzeak bi urtez geldiaraziko dituztela iragarri zuten. Hori bai, kasu "larrienetan" bakarrik.
Aldez aurretik, Kutxabankek eta Ipar Kutxak ere bertan behera utzi zituzten etxegabetzeak. Ezberdintasuna? Euskal kutxek Gobernuaren lege berria ezagutu arte egingo dutela, eta ez dutela aipatu kasu "larrienetan" baino ez dutela egingo. Neurriak lehen etxebizitzaren hipotekari eragingo diola zehaztu zuten.
Atzo, gainera, Kutxabankek desjabetutako etxebizitzen enkanteak ere utzi zituen bertan behera.