Krisi Ekonomikoa -

Zorra ez ordaintzeagatik

Etxegabetzea azken aukera da beti, finantza-erakundeen aburuz

Bezeroarekin zorra azkeneraino negoziatzea nahiago dute bankuek. Horren harira, PSOE eta Gobernua bihar bilduko dira eta batzar honen emaitzaren zain daude finantza-erakundeak.

Finantza-erakundeek diotenez, etxegabetzea azken aukera da beti. Argazkia: EFE
Finantza-erakundeek diotenez, etxegabetzea azken aukera da beti. Argazkia: EFE
Rajoyk eta Rubalcabak etxegabetzeei aurre egiteko bilera egingo dute bihar

01:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Finantza-erakundeek azpimarratu dutenez, etxegabetzea azken aukera da beti. Auzi honen gainean premiazko neurriak hartzeko bilera egingo dute astelehen honetan Gobernuak eta PSOEk, eta batzar honen emaitzaren zain daude bankuak. Izan ere, litekeena da Gobernuak etxegabetze guztiak aldi baterako bertan behera uztea.

Banco Santander

Banco Santanderrek azpimarratu duenez, arazoak dituzten bezeroekin hipoteka-maileguak berriro negoziatzen ari da. "Banku batek ez du nahi etxebizitzekin geratzea, higiezin-agentzia bihurtuko ginatekeelako eta horretako gaitasuna ez dugu", adierazi du finantza-erakunde honek. Hala ere, kokinkeriak zorra ordaintzeko malguntasunaz aprobetxatzeko arriskua dagoela ohartarazi du.

BBVA

BBVAk zailtasunak dituzten bezeroekin negoziatzen duela nabarmendu du. Orain arte, 110.000 mailegu berriro negoziatu dituzte, horietatik 45.000 hipoteka izanda. Osotasunean kopuru txikia da, banku honek dioenez, 880.000 hipoteka dituelako.

Bankinter

Bankinterrek azaldu duenez, zorren ordainketekin ez ditu arazorik, bezero guztiek normal ordaintzen dute, maileguak emateko baldintza zorrotzak ezarri zituelako.

La Caixa

La Caixak esan duenez, helburua da hipoteka ordaintzeko arazoak dituzten bezeroek euren etxea mantentzea. Halaber, zorraren ordainketa ezari irtenbideak bilatzeko plana abiatu zuen 2009an (orain arte, 91.000 bezero artatu dituena).

Bankia

Halaber, Bankiak azpimarratu duenez, 2009tik 80.000 bezeroen hipoteken baldintzak aldatu ditu. Gainera, beste 4.300 bezerok etxea zorraren truke eman dute. Hala ere, etxegabetzea azken aukera dela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea