Krisi Ekonomikoa -

Larunbatean

Rubalcaba adituekin bilduko da etxegabetzeen arazoa eztabaidatzeko

Barakaldoko etxe batean, etxegabetu egin behar zutenean, laugarren pisutik bere burua bota duen emakumearen kasuaren ostean izango da bilera.

Alfredo Perez Rubalcaba, PSOEko idazkari nagusia. Argazkia: EITB
Alfredo Perez Rubalcaba, PSOEko idazkari nagusia.
Alfredo Perez Rubalcaba, PSOEko idazkari nagusia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusia alderdiak Gobernuarekin lan egiteko izendatutako aditu taldearekin bilduko da larunbat honetan, etxegabetzeen legea aldatzeari buruz mintzatzeko.

Bilera Ferrazen (Madrilgo egoitzan) izango da, 10:30ean, eta, besteak beste, honako hauek joango dira: Inmaculada Rodríguez Piñero Ekonomia idazkaria, Julio Rodriguez ekonomista eta estatistikaria, Ignacio Navas notarioa, eta Leire Iglesias Parlamentuko Etxebizitza bozeramailea.

Barakaldoko etxe batean, kaleratu egin behar zutenean, laugarren pisutik bere burua bota duen emakumearen kasuaren ostean izango da bilera. Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak eta Elena Valenciano PSOEko idazkariorde nagusiak hitz egingo dute, etxegabetzeen aurrean lehenbailehen neurri berriak hartzeko.

Datorren astelehenean, Gobernua PSOEk deitutako adituekin bilduko da, gai horri aurre egiteko neurri berriak hartzeko akordiora iristeko. Krisi ekonomikoak larriagotu egin du arazoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea